Kultur Parkea
Coworking
Martin Ugalde Kultur Parkean 114,26kWp-ko instalazio fotoboltaikoa amaituta dago. Orain, martxan jartzeko Iberdrolaren oneritzia eta haren ondotik egin beharreko azken doikuntza falta dira. Autokontsumo partekatuko instalaziotik, parkeko kontsumitzaile desberdinak konektatuko dira haien kontsumoaren zati bat bertatik elikatuz. Proiektua aurrera eraman da ENERGIA-ITURRI BERRIZTAGARRIEN BIDEZKO AUTOKONTSUMOARI LOTUTAKO PIZGARRI-PROGRAMAN, SUSPERTZE, ERALDATZE ETA ERRESILIENTZIA PLANAREN ESPARRUAN. Honi esker, […] Irakurri gehiago
Iaz bezala, aurtengoan ere, tokiko garapena bultzatu asmoz, Andoaingo Udala eta Martin Ugalde Kultur Parkea hitzarmena sinatzear dira. Hitzarmen honen bidez, Martin Ugalde Kultur Parkeko coworking-ean lanpostuak betetzeko, udalak, laguntza-lerro bat jarriko du abian (2024ko urtarriletik abendura bitartean). Euskaratik eta euskaraz lan egiten duzula? Lanerako leku baten bila zabiltzala? Ez zalatzarik izan, zatoz gure Coworking […] Irakurri gehiago
Kultura edo euskararen arloan egiten duzu lan eta lokal baten bila zaude? Lan giro lasai eta polit bat nahi duzu? Lantokira iritsi eta kotxea aparkatzeko bueltaka ibiltzeko gogorik ez daukazu? Martin Ugalde Kultur Parkea da bilatzen ari zaren lekua! Baldintzak: – Kultura edo euskara alorreko erakundea izatea, edozein dela ere bere izaera juridikoa. – Euskara […] Irakurri gehiago
Bilera, batzar, edo prentsaurreko bat antolatzeko toki egokia bilatzen ari zara? Gure instalazioak zure beharretara egokitu daitezke, eta ingurune inspiratzaile eta lasai batean kokatuta daude. Areto Anitzeko Aukerak: Gure parkeak hainbat areto ditu alokairuan, eta horiek guztiek teknologia modernoenak eta beharrezko azpiegiturak dituzte edozein motatako ekitaldiak egiteko. Prentsaurrekoak, tailerrak, hitzaldiak, eta bestelako ekitaldi korporatiboak antolatzeko […] Irakurri gehiago