Egoitza kultur parkean duen LANKU BERTSO ZERBITZUAK enpresak diseinatzaile-maketatzaile bat kontratatzeko deialdia abiatu du. Interesa duenak Curriculum Vitae-a eta motibazio gutuna bidali beharko ditu urriaren 16a baino lehen lanku@lanku.eus helbidera. Posta arruntaz ere helarazi daitezke hautagaitzak, honako helbidera: Lanku Bertso Zerbitzuak, Martin Ugalde Kultur Parkea, 20140 Andoain.
EGITEKOAK
- Diseinu lan desberdinak, euskarri desberdinetan.
- Maketazio lan desberdinak, euskarri desberdinetan.
- Sailaren lan eta gestio orokorrak.
- Bezeroekin eta hornitzaileekin harremanak.
ESKAINTZEN DENA
- Hasieran, sei hilabeteko lan-kontratua, lanaldi erdiz (asteko 20 ordu).
- Behin sei hilabeteko kontratua igarota, lanaldi erdiko kontratu finkoa.
- Kontratua 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera egingo litzaioke.
ESKATZEN DENA
- Diseinu eta maketazio programak dominatzea (Adobe InDesign, Photoshop, Illustrator…)
- Diseinu zein maketazio lanetan esperientzia izatea.
- Diseinu-maketazio arloko tendentzia berrien eta estilo desberdinen ezagutza.
- Narrazio digitalaren inguruko ezagutza.
- Ikasketak: Erdi edo goi-mailako ikasketa espezializatua izatea.
- Euskara menperatzea.
BALORATUKO DENA
- Komunikazio arloko tendentzia berrien eta estilo desberdinen ezagutza.
- Jarrera proaktiboa eta dinamikoa, lanerako autonomia eta erabakiak hartzeko nortasuna, eta enpresari dagozkion lan orokorrak egiteko prestutasuna izatea.
- Bertsolaritza eta kultur mundua ezagutzea.
- Proiektuak garatzeko eta harremanetarako gaitasuna.
- Gidabaimena eta ibilgailu propioa izatea.
Interesa duenak Curriculum Vitae-a eta motibazio gutuna bidali beharko ditu urriaren 16a baino lehen, ondorengo helbideetara:
Lanku Bertso Zerbitzuak, Martin Ugalde Kultur Parkea, 20140 Andoain
lanku@lanku.eus
Informazio gehiago behar izanez gero, idatzi mezu bat aipatu helbidera edota deitu 943 260 755 telefono zenbakira.