Euskal kulturaren kontsumoaz Siadecok eta Elkarrek osatutako ikerketa aztertuko du Jakinek maiatzaren 22an, Martin Ugalde kultur parkean. Joxean Muñoz, Arantxa Iturbe, Olatz Osa, Gorka Arrese eta Josu Amezaga adituek parte hartuko dute.

Ikerketa sakon horrek neurria jarri dio euskal kulturaren kontsumoari, ondorio nagusi batekin: euskaldun gehienek ez dute euskarazko kultur edukietara jotzen, lau euskaldunetik batek soilik.

 

Datu horiek xeheago analizatzeko eta agertzen duen argazkiaren aurrean zer egin daitekeen aztertzeko, goiz beteko jardunaldia antolatu dute Jakinek eta Martin Ugalde foroak. Josu Amezaga soziologoak urteak daramatza euskal kulturaren garapena ikertzen, eta datuen gaineko irakurketa egingo du. Ondoren, mahaiaren bueltan elkartuko dira Olatz Osa Elkar argitaletxeko arduraduna, Gorka Arrese editorea, Arantxa Iturbe kazetari eta idazlea eta Joxean Muñoz Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordea, euskal kulturaren egoeraren ezaugarriak, arrazoiak eta aurrerabideak marrazteko. Iñigo Astiz kazetariak gidatuko ditu.

 

Jardunaldia irekia izango da, eta aldez aurretik izena ematea eskertuko da, HEMEN klik eginez.

 

Egitaraua

09:15: Ateak zabaltzea.

09: 30: Agurra Lorea Agirre Jakineko zuzendariak.

09:40: Josu Amezaga EHUko irakasle eta soziologoak datuen gaineko azterketa egingo du.

11:00: Kafea.

11:30: Mahai ingurua:

Joxean Muñoz, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordea.

Olatz Osa, Elkar argitaletxeko arduraduna.

Arantxa Iturbe, idazlea eta Euskadi Irratiko kazetaria.

Gorka Arrese, editore ohia.

Gidaria: Iñigo Astiz BERRIAko kazetaria.