Ekainak 14ean udaberriko festa ospatu genuen Etxe Txuriko goiko terrazan. Parkeko eragileei janaria eta edariak ekartzeko proposamena luzatu, eta hantxe gozatu genituen mota guztietako tortila, bizkotxo, errusiar entsalada, hummusa… ardo, txakolin eta sagardoz lagunduta! Eguerdiko hamabiak aldera hasi zen jendea bertaratzen, eta etxeko lagunez gain, Iturolako Elkalan Sorgunetik baita udaletxetik ere inguratu ziren hainbat lagun.

Gustura egin genuen hamabitakoa, eta aukera paregabea izan genuen elkarrekin lasai eta patxadaz gustura aritzeko. Festatxoa borobiltzeko, IXA taldeko hiru lagunek parkeko gune ezberdinetan euren arte lanak ipini zituzten ikusgai. Erakusketa hau udan zehar bertan izango da, eta parkera etortzen den orok iraila arte ikusi ahal izango ditu koadro, bitxi, serigrafiatutako jantzi nahiz konposizio ezberdinak.

Eskerrik asko bertaratu zineten guztioi, eta uda on!!

Ospakizun eguneko argazkiak ikusi nahi badituzue, klikatu hemen:

https://photos.google.com/u/1/?tab=wq&pageId=none