Euskal presoen sostenguan lanean aritutako 47 lagunen kontrako epaiketa hastear zen Madrilgo Auzitegi Nazionalean joan den irailak 16an. Fiskalak 601 urteko espetxe zigorra eskatu zuen, denera. Fiskalak “erakunde terroristako kide” izatea egotzi zien, eta auzipetuek salatu zuten “euskal presoen eskubideen alde egindako lana” dela epaitzera zihoazena. Azkenean, akordioa erdietsi zuten egun horretan bertan, eta saio labur batekin amaitu zen epaiketa.
Emuneko lankide den Ekain Zubizarreta Iribecampos 11/13 sumarioan auziperatutakoen artean zegoen. Egun horretan, irailaren 16an, 12:00etan, Emuneko langileek elkarretaratzea deitu zuten Ekaini elkartasuna adierazi eta Emunen lanean nahi dutela erakusteko, eta Martin Ugaldeko langileok ere elkarretaratzearekin bat egin genuen kultur parkeko lorategian.