Goizeko 9:09tan heldu da parkera 22. Korrika, eta Martin Ugalde Kultur parkeak aurten ere bere hazitxoa jarri nahi izan du euskararen aldeko ekimenean. Eguraldia lagun, ordurako parkeko eragile guztietako lankideak zain geunden kanpo aldean, lekukoa noiz iritsiko. Jende andana eta euskalgintzako erakunde ugari batera.
Albisteak
Aurkezpen kantatua: “Francoren mende kantatzen genuenean”
Datorren ostegunean, otsailak 17, Martin Ugalde kultur parkeak eta Elkar argitaletxeak “Francoren mende kantatzen genuenean” liburuan oinarritutako aurkezpen kantatua antolatu dugu.
Azken bekari esker egindako liburuaren inguruko foroa: Euskal Herria eta hedabideak mintzagai
Martin Ugalde bekari esker, euskal hedabideek Euskal Herria nola irudikatzen eta izendatzen duten aztertu dute Eneko Bidegain Aire, Ainhoa Larrañaga Elorza eta Zuriñe Maguregi Sanchez Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultateko ikus-entzunezko komunikazioko kideek
“Haurren aurrean helduok heldu” Topagunearen aktibazio ekimena mintzagai foroan
Haurren aurrean helduok heldu aktibazio ekimenaren baitan antolatutako solasaldia izango da. Guraso, hezitzaile, lagun, zaintzaile eta umeekin egoten diren bestelako senideek euren arteko –hau da, helduen arteko- hizkuntza-praktikak alda ditzaten eta euskara gehiago erabil dezaten aktibazio ekimena izango da hau.
Martin Ugalde beka: liburuaren aurkezpena
2019ko Martin Ugalde beka jaso zuten Eneko Bidegain Aire, Ainhoa Larrañaga Elorza eta Zuriñe Maguregi Sanchezek ikerketa lana egiteko. Lan horren emaitza da liburu hau.
´Jainkoak ez dit barkatzen´, Josu Martinezen filmaren proiekzioa
Mendeurrenaren programazioaren barruan, joan den azaroak 17an Josu Martinez zuzendariaren “Jainkoak ez dit barkatzen” filma ikusi ahal izan genuen Andoaingo Bastero kulturgunean. Proiekzioan, zuzendari eta gidoilariarekin batera, besteak beste, Maider Lainez, Andoiango alkatea, Joxemari Sors, elkar Fundazioko lehendakaria, Joanmari Larrarte, Martin Ugalde kultur parkeko ordezkaria, Andoni Alvarez, EH Bilduko ordezkaria, Alex Huitzi, Euskara zinegotzia eta […] Irakurri gehiago
“Egunkaria. Gizarte zibilaren arrakasta”, Joan Mari Torrealdairen azken ametsa
Joan Mari Torrealdai Nabeak ia amaitua utzi zuen liburua Joanmari Larrartek osatu du, Egunkariaren lehendakari izan zen euskaltzalearen familiaren laguntzarekin. Garazi alabak adierazi bezala, «begi eta bihotzetik izkiriatutako letrak» dira. «Bere paperezko ametsaren erretratu pertsonala».
Martin Ugalderen lan osoa digitalizatu eta sareratu du Jakinek
Guztira Martin Ugaldek idatzitako edo bere figuraz mintzo diren 2.049 lan digitalizatu eta sareratu ditu Jakinek, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Lakuako Gobernuaren eta Andoaingo Udalaren babesarekin. Ugalderen jaiotzaren mendeurrenarekin bat eginez aurkeztu dute bere ekarpenaren digitalizazioa Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean.
Hitzaldi zikloa: Anjel Lertxundi, exilioa eta hizkuntzak mintzagai
Martin Ugalderen jaiotzaren mendeurrena gogoratu eta ospatzeko antolatu ditugun hainbat ekitaldiren artean, Martin Ugalde pertsona eta haren lana balioan jartzea helburu izango duen hitzaldi zikloa abian jarri dugu, non Ugalde aztertu duten –edo aztertuko duten– hainbat ikerlari parte hartzen ari diren.
Hitzaldi zikloa. Anjeles Iztueta: Martin Ugalde eta politika
Martin Ugalderen jaiotzaren mendeurrena gogoratu eta ospatzeko antolatu ditugun hainbat ekitaldiren artean, Martin Ugalde pertsona eta haren lana balioan jartzea helburu izango duen hitzaldi zikloa abian jarri dugu, non Ugalde aztertu duten –edo aztertuko duten– hainbat ikerlari parte hartzen ari diren.