martin ugalderen lan digitalizatuen banerra

Albisteak

Apirilerako foro berria abian: “Naparra. Kasu irekia. Memorian aztarrika”

Apirilak 22ko foroak Naparra kasua izango du aztergai, Jon Alonso idazle iruindarraren Naparra. Kasu irekia (Elkar, 2020) liburua oinarritzat hartuta. Horretarako, Jon Alonsorekin batera, Eneko Etxeberria —Naparraren anaia— arituko da solasean, Elixabete Garmendia kazetariak gidari dutela. Segurtasun neurriak tarteko, saioa streaming bidez emango da berria.eus-en eta ez da bertara ikusle gisa etortzeko aukerarik izango.

Enpresarean TB-n Berdintasun Planak mintzagai

  Otsailaren 15ean, 11:00etan, Enpresarean TB-ko zuzeneko berri bat izango da: Grupo Gismako Miren Tardáguilak enpresetan Berdintasun Plana ezartzeko gakoak emango dizkigu.

“Klima eta ekologia krisia”, Martin Ugalde foroan

  Urriaren 22ko Martin Ugalde foroak ‘Klima eta ekologia krisia’ hartuko du hizpide, ‘Ezezagunerako bidaia. Mundua, klima eta ekologia krisian’ Aleka bildumako liburu berrian parte hartu duten zenbait adituren eskutik.

Euskal Herriko kohesio bideak aztergai, Martin Ugalde foroan

  Euskal Herria kohesionatzea eta saretzea izan da azken urte hauetan gure herrian sortu diren hainbat proiekturen iparrorratza. Ordutik hona, baina, zer nolako ibilbidea egin dute egitasmo horiek? Nolako uzta ari dira jasotzen uzta?  Bide onetik doaz?

Pentsio sistemaren inguruko giltzarriak foroan

Bi urte baino gehiago joan dira pentsiodunek kaleak hartu zituztenetik. BERRIA egunkariak mugimendu hari gertu-gertutik jarraitzeko konpromisoa hartu zuen, eta Jon Fernandez kazetaria (Ondarroa, Bizkaia, 1986) buru-belarri sartu zen ahots haserre horien atzean zeuden pertsonak eta arrazoiak ezagutzeko lanean.

`Pentsioen geroa’ liburuaren jendaurreko aurkezpena, foroan

    Pentsiodunek azken bi urteotan egindako mobilizazio indartsuek erakutsi dute zein sakonak diren pentsio sistema publikoaren “krisia” elikatzen duten sustraiak. Hain zuzen, “krisi” hori hobeto ulertzeko gakoak xehatu ditu Jon Fernandez Berria egunkariko kazetariak Aleka bildumaren liburu berri honetan. 

Euskara, normaltasunerantz?

Koronabirusaren krisiaren ondorengo «normaltasun berrian» euskarak izan beharko lukeen lekuaz eztabaidatu zuten Idurre Eskisabelek, Amelia Barquinek eta Josu Amezagak Martin Ugalde foroan.

2020ko lehen foroan, “Jatorri anitzeko biolentziaren biktimak”

Indarkeria politikoak sufrimendu handia eragin du Euskal Herrian azkeneko hamarkadetan ere, eta askotariko biktimak daude: ETArenak, BVErenak, GALenak… Biktimentzako egia, justizia eta erreparazioa eskatzen ditu gehiengo zabal batek. Egoera politiko berrian elkarbizitza josten segitzen aldera, jatorri anitzeko lau biktima mintzatuko dira Martin Ugalde foroan, otsailaren 6an. Hizpide izango dituzte: norbera plaza publikora ateratzearen zergatia, indarkeriari […] Irakurri gehiago

San Martin eguna 2019

Giro onean ospatu dugu aurten ere parkearen eguna, San Martin eguna. Santuaren eguna berez, joan den astelehenean ospatzen zen arren, geuk ostiralera ekarri dugu  ospakizuna parkean. Eguraldia ez dugu lagun izan, hotza, euria eta haizea iragartzen zuten, eta ez zen giro kalean egoteko.