martin ugalderen lan digitalizatuen banerra

Albisteak

Miner, Sarriugarte eta Altuna, Martin Ugalde bekaren irabazleak

Danele Sarriugarte, Kattalin Miner eta Maddi Altunak aurkeztutako ikus-entzunezko proiektua saritu du epaimahaiak. Urtebeteko epea eta 8.000 euro izango dituzte Euskaldunon Egunkaria-k eta BERRIAk genero gaietan zer eragin izan duten aztertzeko. Atzo jaso zuten saria, Martin Ugalde kultur parkean egindako ekitaldi batean.

LANKU Bertso Zerbitzuak enpresak diseinatzaile-maketatzailea behar du

Egoitza kultur parkean duen LANKU BERTSO ZERBITZUAK enpresak diseinatzaile-maketatzaile bat kontratatzeko deialdia abiatu du. Interesa duenak Curriculum Vitae-a eta motibazio gutuna bidali beharko ditu urriaren 16a baino lehen lanku@lanku.eus helbidera. Posta arruntaz ere helarazi daitezke hautagaitzak, honako helbidera: Lanku Bertso Zerbitzuak, Martin Ugalde Kultur Parkea, 20140 Andoain.

Vicent Partal, Martin Ugalde Foroan «Espainiak probokatu du independentismoaren gorakada»

Martin Ugalde Foroan parte hartu zuen Vicent Partalek atzo, eta Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendariak egindako galderak erantzun zituen. Bete egin zen Martin Ugalde Kultur Parkeko areto nagusia, eta, han bildutakoei, Vilaweb-eko zuzendariak adierazi zien, Espainiak judizialki zein polizialki jarritako oztopoak gorabehera, egin egingo dela urriaren 1eko galdeketa. Izan ere: «Nola eragotziko dute?».

Zabalik da Martin Ugalde bekarako proiektuak aurkezteko epea

‘Egunkariak eta Berriak genero gaietan izan duten eragina ikertzeko aukera emango du aurtengo beka deialdiak. Uztailaren 31 arte aurkeztu daitezke proiektuak, eta irabazleak 8.000 euro jasoko ditu lana urtebeteko epean garatzeko. Nobedade bezala, aurten, bekaren emaitza idatzizko edo ikus-entzunezko euskarrian aurkezteko aukera izango da. Martin Ugalde kultur parkeak, Berria Fundazioak, elkar Fundazioak eta Jakin Fundazioak, […] Irakurri gehiago

Formakuntzarako elkarlana abiatu du parkeak Hernaniko elkarlan espazioarekin batera

Behar bateratuetatik abiatuta, #Haziolak izenpeko formakuntza saioei ekin diogu Martin Ugalde kultur parkean, Hernaniko elkarlan espazioarekin elkarlanean. Lehen saioan, sare sozialen estrategiaren inguruko ikastaroa jaso dugu TaPuntu Kooperatiba Elkarte Txikiaren eskutik, eta hamarkana lagun batu gara.   Formakuntza saio hauen helburua, kultur parkeko eta elkarlan espazioko eragile eta enpresa ezberdinen arteko jakintza partekatu, eta sareak […] Irakurri gehiago

Kultur parkeak ere bat egin du Korrikarekin

Atzo igaro zen euskararen aldeko lasterketa parketik. Pozez eta emozioz bizi izan genituen Martin Ugalde barruko metroak. Horren aurretik, gosari girotua izan genuen, trikitilari, txalaparta eta Irrien Lagunak klubeko pertsonaiez lagundurik.

Mari Luz Esteban, Foroan: “Feministok honaino heldu gara, elkarrekin egon garelako”

‘Feminismoa eta politikaren eraldaketak’ liburuan mamituriko gaien inguruan aritu zen atzo Mari Luz Esteban antropologoa Martin Ugalde Foroan. Hamarkada luzeetan zehar egindako ibilbideak, eta bide horretako arrisku eta aukerak izan zituen ardatz ordubeteko solasaldian. Ondoren, galderen txandan, gogotsu parte hartu zuen publikoak, eztabaida interesgarriak sortuz. Besteak beste, “feminista anonimoen” beharra azpimarratu zuen.  

Nazioa, euskara eta haien arteko loturak, aztergai

Joxe Azurmendi pentsalariak ‘Hizkuntza, nazioa, estatua’ saiakera liburu berria aurkeztu zuen atzo Martin Ugalde Klutur Parkean, Jakin-eko zuzendari Lorea Agirrek gidatuta. Historiarekin harilkaturik, xehe aztertu zituen hiru kontzeptuak eta haien arteko harremanak aretoa lepo bete zuten lagunen aurrean. Bere belaunaldiaren ildotik, nazioarei nahiz estatugintzari begira, hizkuntzak erdigunean behar duela defendatu zuen. Iturria: BERRIA     […] Irakurri gehiago