PuntuEUS Behatokiak, Martin Ugalde kultur parkearekin elkarlanean, eta BERRIAren laguntzarekin, 2016ko euskararen osasun digitalari dagozkion datuak aurkeztuko ditu datorren martxoaren 6an, astelehenean parkeko areto nagusian. Ondoren, mahai inguru bat izango da emakumeek ingurune digitalean duten presentzia eta rola aztertzeko. Ekitaldia zuzenean jarraitu ahal izango da berria.eus webgunean.
Albisteak
Martxoaren 1ean, Joxe Azurmendi Martin Ugalde Foroan
Martxoarekin batera, solasaldia eskainiko du Joxe Azurmendik bere azken liburuaren ingurumarian, Hizkuntza, nazioa, estatua. Lorea Agirre Jakineko zuzendariak gidatuko du saioa Andoaingo Martin Ugalde kultur parkeko ekitaldi irekian. Ohikoan bezala, zuzenean jarraitu ahal izango da Berria.eus webgunean. Gonbidatuta zaudete gogoetaren plazara.
Hogeita hamar hedabidetako ordezkariak elkartu dira Facebookeko jarduna aztertzeko
Joan den ostiralean, hilaren 17an, 60 lagun inguru elkartu ziren Hekimenek antolatutako Facebooken inguruko jardunaldian. Euskal Herri osoko hogeita hamar hedabidetako kazetariak, komertzialak, kudeatzaileak eta teknikariak, gaur egun hedabideek duten erronka handienetako bati erantzun nahian: nola egin hedabideak eraginkorragoak sarean?
Oroiteria jardunaldiak: memoria historikoa, oroimena nola transmititu ondorengoei, eta transmisioa zertarako baliatu.
Herri elkarteek oroimen historikoa bizirik mantendu eta azaleratzeko egindako lana goraipatu dute Oroiteria jardunaldietan. Memoriaren transmisioa orainaldiko arazoekin lotzea dute erronka nagusia.
Odol-emate saioa izan dugu parkean
Guztira, parkeko hamazazpi lagunek eman dute odola, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak eta parkeak antolatutako lehen odol-emate saioan. Lurraldeko hemoterapikoei aurre egin ahal izateko, egunean 140 odol poltsa behar dira Gipuzkoan. Hori dela eta, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak odol-emate saioa antolatu zuen Martin Ugalde kultur parkean pasa den astelehenean. Parkeko 23 langile gerturatu ziren balio […] Irakurri gehiago
Lauko gobernuaren indargune eta ahulguneak, Martin Ugalde Foroan
Nafarroako aldaketa politikoaren indarguneak eta ahulguneak aztertu dituzte gobernua babesten duten lau taldeetako kideek Martin Ugalde Foroan. Orain artekoaz, balorazio baikorra egin dute (Iturria: BERRIA – Jokin Sagarzazu) Aldaketek denbora behar izaten dute egonkortzeko, finkatzeko. «Trantsizio» moduko bat ere bada Nafarroako «aldaketaren» Gobernua egiten ari dena. Berau babesten duten lau indar politikoen […] Irakurri gehiago
Giro ederrean ospatu genuen Martin Ugalde kultur parkearen eguna
Eguardiko hamabiak aldera, 60 bat langile elkartu ginen San Martin eguna ospatu, eta egun horretan ohikoak diren jaki eta edariez elkarrekin gozatzeko. Eguneroko martxatik tarte bat hartuta, giro aparta izan genuen Martin Ugalde kultur parkeko egunean. Hamaiketakoaren ostean, Joanmari Larrartek, parkearen izenean, hitz batzuk egin zituen, batetik esker ona adieraziz bertaratuei, eta bestetik parkearen […] Irakurri gehiago
Azaroaren 16an, Nafarroako aldaketa politikoaren inguruko Martin Ugalde Foroa
Nafarroa, orain ala inoiz ez izenburupean, Nafarroako aldaketa politikoari bide eman dioten alderdietako kideekin solasaldia izango dugu azaroaren 16an, asteazkena, Martin Ugalde Foroan. Mahaiaren inguruan bilduko ditugu Unai Hualde (Geroa Bai), Bakartxo Ruiz (EH Bildu), Eduardo Santos (Podemos-Ahal Dugu) eta Joseba Ezeolaza (Izquierda-Ezkerra). Gidari lanak Ion Orzaiz eta Joxerra Senar Nafarroa, orain ala inoiz ez […] Irakurri gehiago
Ilusioa, elkarlana eta ibilbide profesionalek topo egin dute Enpresarean Azokan
Ilusioa, elkarlana eta ibilbide profesionalak protagonistaizan ziren pasa den ostegunean ospaturiko Enpresarean Azokan. Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak antolatua, ekintzailetza eta finantzazio eredu berriak mahai gainean jarri eta enpresa zein ekonomia arloko profesionalek haien ikuspegiak alderatu eta proposamenak egin zituzten. Gainera, arin-arin saioan 13 proiektu sortzaile aurkeztu ziren eta Kaixomaitiako, euskaldunon harremanetarako guneko, Iñigo Arandiak irabazi […] Irakurri gehiago
Iaz egin bezala, azaroaren 11n ospatuko dugu Martin Ugalde eguna parkean
San Martin egunarekin batera jaio zen parkeari izena ematen dion Martin Ugalde kazetari, idazle eta ekintzaile andoaindarra (1921-2004). Urteurren hori aitzakia hartuta, azaroaren 11a Martin Ugalde kultur parkearen egun izendatu genuen pasa den urtean. Iaz hasitako ohiturari jarraiki, parkeko langileok eguardiko 12:00etan elkartuko gara parkeko lorategian mokatutxo bat hartu eta familia argazki bat ateratzeko. Deia […] Irakurri gehiago