Urriaren 6an banatuko dira Bai Euskarari Sariak Donostiako Tabakaleran. Ordurako, bi entitate eta pertsona bat hautatuko dira Bai Euskarari saridun gisa, alor sozioekonomikoan euskara sustatzearen alde egindako lanagatik edo ekarpenagatik.
Zein izan daiteke hautagai?
Aurten ere hiru sari banatuko ditugu: Bai Euskarari ziurtagiria duten entitate guztien artetik, bik Bai Euskarari Saria jasoko dute eta hirugarren saria Bai Euskarari Laguna izango da, Euskal Herriko pertsona batek jasotzen duen saria euskararen alde egindako lanagatik edo ekarpenagatik
Horretan, hiru hautagai proposatu behar dira (https://goo.gl/forms/JSs3l9cZ8wZjSyti2):
- Bai Euskarari ziurtagiria dutenen artetik, bi proposatu behar dira Bai Euskarari Saria jasotzeko. Aukeraketa egiteko, Bai Euskarari Ziurtagiridunen mapa kontsulta daiteke esteka honetan: http://www.baieuskarari.eus/eu/ziurtagiridunak
- Pertsona bat Bai Euskarari Laguna sariarekin aitortua izateko.
Informazioa osatzeko: http://baieuskarari.eus/eu/bloga/2017/09/01/bai-euskarari-saria-norentzat