Enpresa eta profesionalen topaketa urriaren 25ean burutuko da Orona-Ideon, ekonomia eta teknologia arloko adituen parte-hartzearekin

Bai Euskarari Elkarteak Enpresarean Azokaren laugarren edizioaren egitaraua aurkeztu du Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera. Urriaren 25ean izango da euskal enpresen eta profesionalen sareko topaketa, ekonomia eta teknologia arloko adituen hitzaldi eta solasaldiekin. Aurtengo izenburuak ikuspegi ugari erakarriko ditu: “Pertsonak, digitalizazioa eta transformazioaren etorkizuneko erronka”.

 

Bai Euskarari Elkarteko zuzendariak, Rober Gutiérrezek, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasunerako zuzendariak, Garbiñe Mendizabalek, azpimarratu dute aurtengo ekitaldian goi mailako enpresek eta adituek parte hartuko dutela, askotariko errealitate eta ikuspegiekin. Izan ere, Bai Euskarari Elkarteko zuzendariak esan bezala, “euskararen erabilera arlo sozioekonomikoan sustatzea helburu nagusi izanik, Enpresareanen bitartez enpresei eta profesionalei proiektuak ezagutzera emateko aukera eskaintzen zaie, solasaldirako, eztabaidatzeko eta elkarlana sustatzeko espazio bat partekatzeko aukera baliatzen dute, profesionala eta euskalduna”.

Informazio gehiago

Enpresarean Azokaren inguruko informazio osagarria, izen-emateak, egitarau osoa, parte-hartzaileak, etab.:

https://www.enpresarean.eus/info/ikusi/enpresarean-azoka-2018