Euskal Herria kohesionatzea eta saretzea izan da azken urte hauetan gure herrian sortu diren hainbat proiekturen iparrorratza. Ordutik hona, baina, zer nolako ibilbidea egin dute egitasmo horiek? Nolako uzta ari dira jasotzen uzta?  Bide onetik doaz?

Galdera horiei erantzuna bilatzeko xedez, Udalbiltza Partzuergoak eta Aztiker Ikerguneak ikerketa kualitatibo bat egin dute elkarlanean, jakiteko zer emaitza izan duten lurraldearen eta euskal herritarren arteko kohesio bideek eta zer-nolako eragina izan dute euren inguru sozialean.

Ikerketaren emaitzak Martin Ugalde Kultur Parkeko Foroan aurkeztuko dira urriaren 8an, arratsaldeko 19:00etan. Gero, mahai inguru bat izanen dugu ikerketan parte hartu duten hiru eragilerekin, euren gogoetak eta hausnarketan ezagutzeko; besteak beste, Berriaren izenean Martxelo Otamendik, Bertsozale Elkartearen izenean Aritz Zerainek, eta Errigoraren izenean Erruki Ezkurrak parte hartuko dute. Moderatzaile lanetan Udalbiltzako komunikazio arduradun Lide Hernando izanen da. 

Solasaldia bertatik bertara entzuteko aukera izango da. Segurtasun neurri guztiak beteta, berrogei lagunentzako lekua egongo da; beraz, etorri nahi duenak aldez aurretik izena eman beharko du, honako helbide honetara idatziz: martinugalde@kulturparkea.eus.

Etxetik ikusi nahi duenak zuzenean ikusteko aukera izango du, beti bezala, berria.eus-en.