Behar bateratuetatik abiatuta, #Haziolak izenpeko formakuntza saioei ekin diogu Martin Ugalde kultur parkean, Hernaniko elkarlan espazioarekin elkarlanean. Lehen saioan, sare sozialen estrategiaren inguruko ikastaroa jaso dugu TaPuntu Kooperatiba Elkarte Txikiaren eskutik, eta hamarkana lagun batu gara.
Formakuntza saio hauen helburua, kultur parkeko eta elkarlan espazioko eragile eta enpresa ezberdinen arteko jakintza partekatu, eta sareak eraikitzea da, euskaraz eta doan. Ikastaroak, komunikazioarekin, kudeaketarekin eta hizkuntzalaritzarekin lotutakoak izango dira batipat.