Eguardiko hamabiak aldera, 60 bat langile elkartu ginen San Martin eguna ospatu, eta egun horretan ohikoak diren jaki eta edariez elkarrekin gozatzeko.

 

Eguneroko martxatik tarte bat hartuta, giro aparta izan genuen Martin Ugalde kultur parkeko egunean.  Hamaiketakoaren ostean, Joanmari Larrartek, parkearen izenean, hitz batzuk egin zituen, batetik esker ona adieraziz bertaratuei, eta bestetik parkearen inguruko hainbat konturen berri emanez. Ospakizuna amaitzeko, familia argazkia atera genuen, urtero berritu eta “nola zahartzen goazen ikusteko” asmoz.