Martin Ugalderen jaiotzaren mendeurrena gogoratu eta ospatzeko antolatu ditugun hainbat ekitaldiren artean, Martin Ugalde pertsona eta haren lana balioan jartzea helburu izango duen hitzaldi zikloa abian jarri dugu, non Ugalde aztertu duten –edo aztertuko duten– hainbat ikerlari parte hartzen ari diren.
Joan den asteko saioan, zikloaren laugarrena, Anjeles Iztuetak Martin Ugalderen alor politkoa aztertu zuen.
Aste honetan, Anjel Lertxundi idazleak Martin Ugaldek exilio garaian bizitakoaz hitz egingo du, Literaktum jaialdiaren barruan.
Saio guztiak zuzenean jaraitu ahal izango dira streaming bidez.