Martin Ugalde kazetari eta idazle andoaindarra jaio zela 100 urte beteko dira datorren azaroaren 11n, eta hura gogoratzeko, urte osorako programa jarri dugu aurten abian, familiarekin eta hainbat erakunde eta eragilerekin elkarlanean (Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Andoaingo udala, Hondarribiko udala, Jakin, Euskal Idazleen Elkartea, elkar, Berria eta Martin Ugalde kultur parkea).

Hainbat ekitaldiren artean, Martin Ugalde pertsona eta haren lana balioan jartzea helburu izango duen hitzaldi zikloa antolatu dugu, non Ugalde aztertu duten –edo aztertuko duten– hainbat ikerlarik parte hartuko duten.
Saio guztiak zuzenean jaraitu ahal izango dira streaming bidez.

Lehen hitzaldia Nerea Azurmendik emango du.

 

MartinUgalde_Nerea-Azurmendi

MartinUgalde Nerea Azurmendi Streaming-ean