Uztailaren 30ean, Martin Ugalde Kultur Parkean, egingo zaio omenaldia Joan Mari Torrealdairi, Andoainen. Bere heriotzaren urteurrenean, bere ekarpena errepasatuko da goizeko jardunaldian eta omenaldi ekitaldia egingo da arratsaldean.

Jardunaldira etortzeko izena eman beharko da aurrez, jakin@jakin.eus helbidera idatziz edo 943 21 80 92 telefonora deituz.

 

Jardunaldia 10:00-13:00, Joan Mari Torrealdairen ekarpena alorrez alor:

 

  • Dabid Anaut (euskal filologian lizentziaduna, udal euskara teknikaria eta euskalgimtzako ekintzailea): ‘Torrealdai: euskara eta euskalgintza’
  • Xabier Eizagirre (filosofian lizentziaduna eta Jakineko erredakzio burua): ‘Torrealdai: liburugintzaren ikerketa’
  • Lourdes Otaegi (UPV/EHUko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saileko irakaslea): ‘Torrealdai: liburua eta zentsura’
  • Imanol Murua (kazetaria, UPV/EHUko Kazetaritza II Saileko irakaslea eta Jakin taldeko kidea): ‘Torrealdai: euskal kazetaritza’

 

Torrealdai omenaldi ekitaldia 17:30

  • Mikel Urdangarin  
  • Hitzartzea, Paulo Agirrebaltzategi (Jakin Talde historikoko kidea)
  • Hitzartzea, Lorea Agirre (Jakineko zuzendaria)
  • Musika: Mikel Urdangarin eta Manex Torrealdai.
  • Hitzartzea: Mikel Arrizabalaga, laguna.
  • Bertsolariak: Andoni Egaña eta Oihana Iguaran.
  • Hitzartzea: Garazi Torrealdai, alaba, familiaren izenean.
  • Musika: Manex Torrealdai eta Kattalin Zubizarreta.