Irailak 2an itxiko da 2017ko Martin Ugalde Bekarako lanak aurkezteko epea. Deialdiaren gaia da ‘Euskal Herria euskal hedabideetan’ da, eta idatzizko edo ikus-entzunezko formatuan aurkeztu daitezke lanak.
Oinarrietan adierazi bezala, lanak aurkezteko epea itxi aurretik eman ditugu jakitera epaimahaikideak. Aurtengo edizioan, honako hauek osatuko dute epaimahaia:
- Lorea Agirre, Jakineko zuzendaria.
- Martin Anso, Elkarreko editorea.
- Larraitz Ariznabarreta, Mondragon Unibertsitateko irakaslea.
- Irene Arrarats, Berriako zuzentzaile taldeko arduraduna.
- Beatriz Zabalondo, EHUko irakaslea eta Berriako Administrazio Kontseiluko lehendakaria.