‘Feminismoa eta politikaren eraldaketak’ liburuan mamituriko gaien inguruan aritu zen atzo Mari Luz Esteban antropologoa Martin Ugalde Foroan. Hamarkada luzeetan zehar egindako ibilbideak, eta bide horretako arrisku eta aukerak izan zituen ardatz ordubeteko solasaldian. Ondoren, galderen txandan, gogotsu parte hartu zuen publikoak, eztabaida interesgarriak sortuz. Besteak beste, “feminista anonimoen” beharra azpimarratu zuen.

 

Saio osoa ikusgai: