martin ugalderen lan digitalizatuen banerra

Martin Ugalde Beka

Miner, Sarriugarte eta Altuna, Martin Ugalde bekaren irabazleak

Danele Sarriugarte, Kattalin Miner eta Maddi Altunak aurkeztutako ikus-entzunezko proiektua saritu du epaimahaiak. Urtebeteko epea eta 8.000 euro izango dituzte Euskaldunon Egunkaria-k eta BERRIAk genero gaietan zer eragin izan duten aztertzeko. Atzo jaso zuten saria, Martin Ugalde kultur parkean egindako ekitaldi batean.

Zabalik da Martin Ugalde bekarako proiektuak aurkezteko epea

‘Egunkariak eta Berriak genero gaietan izan duten eragina ikertzeko aukera emango du aurtengo beka deialdiak. Uztailaren 31 arte aurkeztu daitezke proiektuak, eta irabazleak 8.000 euro jasoko ditu lana urtebeteko epean garatzeko. Nobedade bezala, aurten, bekaren emaitza idatzizko edo ikus-entzunezko euskarrian aurkezteko aukera izango da. Martin Ugalde kultur parkeak, Berria Fundazioak, elkar Fundazioak eta Jakin Fundazioak, […] Irakurri gehiago

2015eko BEKA: epaimahaia

Martin Ugalde bekaren oinarrietan honela dio seigarren puntuak: “Bekaren deitzaileak diren eragileetako bakoitzak eta erakunde laguntzaileak izendatutako ordezkari banarekin osatuko da epaimahaia, eta 192.168.5.2/wwwkulturparkea/web helbidean jakinaraziko da, lanak bidaltzeko epea amaitu aurretik,nork osatuko duen.” Deitzaile diren Martin Ugalde kultur parkeak, Berria Fundazioak, Elkar Fundazioak eta Jakin Fundazioak, zein laguntzaile den Andoaingo udalak izendatu dituzte epaimahaikideak, […] Irakurri gehiago

2015eko BEKA: oinarriak

Martin Ugalde gogoan, haren izena daraman ikerketa beka sortzea erabaki da, eta ikerketa beka horrek bi gairen gaineko ikerketak egiteko aukera emango du bi urtetik behin: Martin Ugalde bera ikertzeko aukera; euskal kazetaritzaren gaineko ikerketak egiteko aukera. Martin Ugalde kultur parkeak, Berria Fundazioak, Elkar Fundazioak eta Jakin Fundazioak, Andoaingo Udalaren laguntzarekin, MARTIN UGALDE BEKA deialdia […] Irakurri gehiago