Uxue Alberdiren “Kontrako eztarritik. Emakume bertsolarien testigantzak” liburua esku artean hartu, eta, Alberdi beraren, Jone Uriaren, Miren Artetxeren eta Nerea Ibarzabalen parte hartzearekin, bertso munduan emakume gorputzez sartzeak ze bortxa eta ze zigor dakartzan aztertuko dugu, eta, ikusi bortxa horren aurrean ahalduntzeko ze bide hasiak diren jorratzen bertsolariok.

Bertsolaritza praktika sozial bat da eta horrenbestez gizartea bezain heteropatriarkala, baina bertsolaritza mugimendu sozial bat ere bada, eta beraz, baita gizarte berdinzaleago bat mamitzeko leku eraginkor bat ere.

 

Honako hauek parte hartuko dute mahai-inguruan: Uxue Alberdi, Miren Artetxe, Jone Uria eta Nerea Ibarzabal bertsolariak

Lorea Agirre Jakin aldizkariko zuzendariak gidatuko du solasaldia.

Eguna: Ekainaren 5a, asteazkena, 19:00etan.

Tokia: Martin Ugalde kultur parkea (Gudarien etorbidea, 29. 20140 Andoain)