Martin Ugalde kazetari eta idazle andoaindarra jaio zela 100 urte beteko dira datorren azaroaren 11n, eta hura gogoratzeko, urte osorako programa jarri dugu aurten abian, familiarekin eta hainbat erakunde eta eragilerekin elkarlanean (Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Andoaingo udala, Hondarribiko udala, Jakin, Euskal Idazleen Elkartea, elkar, Berria eta Martin Ugalde kultur parkea).


Uda aurretik, haren omenezko erakusketa Hondarribian eta Donostiako Koldo Mitxelenan izan da ikusgai. Udazkenari begira, berriz,  honako ekimenak ari gara prestatzen:

HITZALDI ZIKLOA
Andoinen, Martin Ugalde Kultur Parkean, 19:00etan:
• Urriak 14, osteguna – Nerea Azurmendi: Martin Ugalde, historia egin zuen kazetaria
• Urriak 21, osteguna – Iñaki Uria: Martin Ugalde eta Egunkaria
• Urriak 28, osteguna – Laura Mintegi, Euskal PEN: Martin Ugalderen garaia PENen begiradatik
• Azaroak 4, osteguna – Anjeles Iztueta: Martin Ugalde eta politika

Donostian, Donostia Kulturako Liburutegi Nagusian (San Jeronimo aretoan), Literaktum ekimenarekin elkarlanean, 19:00etan:
• Azaroak 8, astelehena – Anjel lertxundi: Martin Ugalde: Exilioak eta hizkuntzak, ahulenak gogoan.

ERAKUSKETAK
• Urriak 7/ 27 – Erakusketa Bilboko Bizkaia aretoan, EHUren laguntzarekin.
• Azaroak 5/ abenduak 4 – Erakusketa Andoaingo Bastero Kulturunean.

EKITALDIAK
• Azaroak 11, osteguna      
–  Ugalderen lanak digitalizatuta Interneten aurkeztea. Martin Ugalde kultur parkean.
–  Itzulera baten historia liburuaren irakurketa jarraitua kultur parkean, streaming bidez. Adoainen pantailak jarriko dira kalean.
–  XXV Martin Ugalde ipuin sariketa Andoaingo udalak antolatuta. 19:00etan, Bastero Kulturunean.                   

• Azaroak 17Jainkoak ez dit barkatzen dokumentala. Andoaingo Bastero Kulturunean.
Azaroan: Martin Ugalde bekaren emaitza den liburuaren aurkezpena