Kristina Berasain kazetariak idatzi duen Sahara, herri bat erresistentzian liburutik abiatuta, Sahara ondo ezagutzen duten lau hizlarik, kazetariarekin batera, Sahararen gaur egungo errealizatea azalduko dute.
- Gurutze Irizar, Exodoaren eta gerraren lekukoa.
- Fatimetu Zenan, Erizain eta gazte sahararra
- Juan Karlos Izagirre, Mediku eta politikaria
- Juan Mari Arruabarrena, Arkeologoa
Gidaria: Kristina Berasain, kazetaria
Mahai ingurua azaroaren 28an izango da, asteartez, 19:00etan, Martin Ugalde kultur parkean.
Online ere ikusi ahal izango da, Berria.eus-en.