Foru eta udal hauteskunde kanpainaren bezperarako, mahai ingurua antolatu dute BERRIAk, Euskalerria Irratiak, Martin Ugalde kultur parkeak eta Katakrakek, maiatzaren 28ko bozen giltzarriak aztertzeko asmoz.Hots, eskuinaren zatiketaren ondorioak; PSNren, Geroa Bairen eta EH Bilduren arteko lehia, nor geratuko aurretik; kanpainari begirako alderdien arteko estrategiak; eta maiatzaren 29tik aurrerako agertoki politikoei begirako asmoak. Parlamentuan ez ezik, udal nagusietan ere asko egongo da jokoan, batik bat Iruñekoan.

Mahai ingurua maiatzaren 10ean izango da, asteazkenez, 19:00etan, Iruñeko Katakrak liburu dendan. Online ere jarraitu ahal izango da, ‘Berria.eus’-en. Hauek hartuko dute parte:

  • Juan Kruz Lakasta Euskalerria Irratiko zuzendaria
  • Amaia Alvarez NUPeko Zuzenbidearen Historiako irakaslea
  • Ibai Fernandez ‘Diario de Noticias’ egunkariko kazetaria
  • Joxerra Senar BERRIAko kazetaria
  • Gidaria: Uxue Rey BERRIAko kazetaria