Guztira, parkeko hamazazpi lagunek eman dute odola, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak eta parkeak antolatutako lehen odol-emate saioan.
Lurraldeko hemoterapikoei aurre egin ahal izateko, egunean 140 odol poltsa behar dira Gipuzkoan. Hori dela eta, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak odol-emate saioa antolatu zuen Martin Ugalde kultur parkean pasa den astelehenean. Parkeko 23 langile gerturatu ziren balio anitzeko geletan ezarritako mediku instalazioetara odola ematera, eta hainbat arrazoi medio, hamazazpik burutu ahal izan zuten. Horietatik erdia baino gehiago, lehen aldiz emaile egin dira gainera.
Esperientziarekin pozik agertu dira bai antolatzaile eta emaileak, eta urtean era horretako bi saio antolatzea da asmoa. Hurrengo hitzordua beraz, maiatza aldera izango dugu.
Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartearen eta parkearen izenean, mila esker odola eman edo emateko interesa azaldu zenuten guztioi!